martes, 24 de enero de 2012

Iñaki Zabaleta

Leitza, 1952.

Kazetaritzan Doktore, Iñaki Zabaletak lan ugari argitaratu ditu zientzia honen inguruan. Atzerrian argitaratu ditu liburu asko (Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Alemania) bai estatu espainolean ere.

Aldizkari ezberdinetan ere idatzi ditu artikuluak. Irrati eta telebistaren berrikuntzarekin zerikusia duten liburuak editatu ditu.

1989-94 urte bitarteetan Kazetaritzako Departamentuko zuzendari izan zen. Iowako Unibertsitatean irakasle gonbidatua 1992an eta gaur egun UPV-EHUn kazetaritzako irakaslea da.

Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du. Eleberria, kontakizunak, poesia ere idatzi ditu.

Kultur jardueretan, euskara inguruan, ekintza ugaritan parte hartu du. EIREko koordenatzaile nagusia 1998-2001 urte bitarteetan, Kontseiluko sustatzaile, Nafarroako AEK-ko sustatzailea.

Idatzitako obren artean 110. Street-eko geltokia liburuaren idazlea da. Bertan, euskaldun batek, poliziari ihes, New Yorken izango dituen tirabirak kontatzen ditu. Amodiozko historia txiki bat ere badago tartean.
PD: Gomendatzen dizuet liburua irakurtzea.

1 comentario: