jueves, 26 de enero de 2012

Platon

Platon Grezia klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen.  K.a 427 eta K.a 347 urte bitartean bizi zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen irakasle izan zen. Etika, politika, metafisika eta epistemologia izan ziren  berak aztertu zituen gaiak.

Platonen inguruan oso gutxi ezagutzen da eta ezagutzen dena ez da oso fidagarria. Diogenes Laertzioren Filosofoen bizitzak liburuan agertzen da Platonen bizitzari buruzko informazioa, baina ez da informazio erreala, anekdotak dira. Platonen bizitzaren gorabeherak berak idatzi zituen VII., VIII eta XII. gutunetan agertzen dira.

Aristoteles Atenan jaio zen, familia handi baten baitan jaio zen. Ariston zen bere aita eta Periktione bere ama. Bai aita eta amaren partetik arbasoak Poseidon jainkotik zetorzkion. Antzerkia eta kirola egitea gustazen zitzaiola diot.

K.a 399. urtean Sokrates epaitua eta kondenatua izan zen eta Platonek beldurrez Atenasetik alde egin zuen 12 urtetarako. 12 urte horietan hainbat bidaia egin zituen Mediterranoetik zehar.

K.a 385. urtean Atenasera itzuli eta Akademia ikastetxea sortu zuen. Bertan filosofia irakasten zen eta VI. mendean filosofia erakunde bat sortu zen. Bertan zegoela, bere lanik garrantzitsuenak idatzi zituen eta ikasle jakintzu asko izan zituen, horien artean Aristoteles.

K.a 387. urtean izan zituen ideia politikoak praktikan jartzeko Siziliara joan zen. Bertan Dionisio I. erregearekin harreman estuak izan zituen. Baina bere saiakerak porrot egin zuen eta esklabo bihurtu zuten.
Horren ondoren Atenasera bueltatu zen Dionisioren baimenarekin eta 4 urte geroago Dionisio II.erregeak agintea zuenean Siziliara bueltatu zen berriro, politikaren inguruan zituen ideiak praktikan jartzeko. Bidaia honek ez zuen erantzun oso ona izan, Dionisiok Platonen aurka matxinada bat antolatu zuen eta azkenik platon atxiloturik geratu zen Sizilian.

Azkenik Platon Atenasera bueltatu zen akademiara lan egitera eta azkeneko 13 urteak bertan pasatu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario