![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEg6Czo6TUMs9qTsvcJjPLZ7nRRw_H3E4jORDx6o1HE2_uxBo_7vCVus28c_zUKv6I20jLoPb4OICiBnjPQnz3i0xG_2KNI0JEuar8iirtv5eiEC85OBjRUIsySy0K1SZJywKk-j4nlu57tz/s320/aristoteles.jpg)
Aristoteles Mazedoniako Amintas erregearen sendagilearen semea izan zen. Horrek gortera lotu zuen. Hala eta guztiz, aristoteles 17 urterekin Atenasera joan zen ikastera, 20 urtez Platonen ikasle izan zen eta azken urteotan erretorika irakasle giza jardun zuen. Platon hil zenean ez zuten Aristoteles Platonen postua betetzeko deitu, horregaitik Asiara joan zen eta Hermias erregearen alaberekin ezkondu zen. Hermias hil ondoren, Mazedoniara bueltatu zen Filipo erregearen semearen irakasle izateko, eta horretan jardun zuen bost urtez.
Urte batzuk pasata Aristoteles Atenasera bueltatu zen, bertan Lizeo izeneko bere eskola sortu zuen, non jakintza arolo guztiak lantzen ziren. Irakasle lanean zegoen bitartean Aristoteles Herpilis izeneko emakume batekin ezkondu eta seme-alabak izan zituen. Azkenik k.a 332. urtean Eubea uhartean hil egin zen.
Aristotelesek hainbat teoria sortu zituen. Horien artean logikarena:
Aristoteles logikaren sortzailetzat jotzen da. Berak esaldi batean ezan zuen, zerbait ikasi edo irakasteko aldez aurretik zerbaitetatik abiatu behar gara. Aristotelesek argudio mota desberdinak bereiziko ditu: Alde batetik, silogismoak eta bestetik, indukzioak.
Arrazonamendu logiko zuzen bati silogismoa deritzo. Silogismoa gerta dadin aurrez aurretik zerbait finkatu beharra dago. Aristotelesek plurala erabiltzen du zerbaitetaz hitz egiten. Adb: Gizaki guztiak hilkorrak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario