martes, 17 de abril de 2012

HESIAN -Noraezean


HESIAN -Noraezean

Iragan hotza, garai arrotza 
izara baten azpian.
Izar txikia ahulegia, handia izan nahiean.

Maitasun eza, bide nekeza
helmugarik ez duena.
Arima hila, hitz baten bila,
ilargiarekin dantzan.

Ihes egin nahi nuke eta ez galdetu zergatik, 
noraezean nabil agertu ziñenetik.

Etorkizuna, gailur urruna
argiak itzali dira.
Sentimenduak gezur antzuak zuri-beltzean jaioak.

Bakardadea, nire jabea
berriz esanatzen ari da.
Izaten latzak, bidai garratza
malkotan itotzeko zain.

Ihes egin nahi nuke eta ez galdetu zergatik,
noraezean nabil agertu ziñenetik (bis).


Hesianen kontzertuen lehenengoz entzun neuen abesti hau, hunkitu egin zidan ritmo arina eta letra polita duelako. Gainera konpainia honean negoen eta horrek asko lagundu du, abestia entzuten dudan bakoitzean gustuko dudan pertsona bat etortzen zaitu burura. Gaztean asko jartzen dute abestia da eta entzuten dudan bakoitzean motibatu egiten naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario