UDABERRIA
Zona epeletako lau urtaroetako bat da, negu eta udaren artekoa. Martxoaren 20 eta 21 egunen bitartean hasten da Ipar hemisferioan eta irailaren 22 eta 23 bitartean hego hemisferioan. Ipar hemisferioan udaberria martxoa, apirila eta maiatzean izaten da eta hego hemisferioan berriz, iraila, urria eta azaroan.
Egunak 12 ordubete edo gehiago irauten du. Urtaro honetan hemisferioa nabari berotzen da eta horrek landare berriak jaiotzea eragiten du. Elurra urtzen hasten da eta ibaiak nabari hasten dira. Udaberria hazte eta berritzeko garai bezala ikusten da: landare eta animaliak sortzen dira eta bizitzaren zikloa berriz hasten da.
UDA
Urtarorik beroena da. Ipar hemisferioan ekainaren 21ean hasten da, gaurik luzeena da. Guk San Juan gaua ospatzen dugu.
Ipar hemisferioan uda ekaina, uztaila eta abuztua hartzen du. Hego hemisferioan berriz, abenduaren 21an hasten da eta abendua, urtarrila eta otsaila hartzen ditu.
UDAZKENA
Eremu epeletako urtaroetako bat da. Urtaro honetan zuhaitzak hosto bilustu egiten dira eta gero eta hotz gehiago egiten hasten da.
Ipar hemisferioan irailaren 22-23 hasten da eta iraila, urria eta azaroa irauten du. Hego hemisferioan berriz, martxoaren 21ean hasten da eta martxoa, apirila eta maiatza irauten du.
NEGUA
Urtarorik hotzena eta sufrituena, gutxien gustatzen zaidana. Elurrarekin eta izotzarekin erlazionaturiko urtaroa da. Ipar hemisferioan Abenduan hasten da eta hego hemisferioan berriz ekainean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario