martes, 18 de octubre de 2011

El Hierro sumendia

   El Hierro Kanariar Uharteetako irla gazteena da eta bertan gaurkotasun albisteetan hitz egiten den bolkana dago.

   Arazoa da bolkana izartu egin dela eta itzartzerakoan laba botatzen hasi dela. Fenomenoaren  inguruan lan egiten ari diren ikerlariek uste dute, uztailaren 17tik magmak bolkanaren barruan flotatzen egon dela, eta pasadan sapatuan gertatutako 4,3 graduko seismoaren ondorioz lurrazalean hauskurdura bat gertatu dela eta bertatik magma kanporatu duela.
   Bolkanoloek irla berri bat sortzeko aukera dagoela esan dute, baina hori bolkanaren erupzioaren intensidadearen eta iraupenaren araberakoa izango da. Juan Carlos Carrracedoren ustetan magma 50 kilometro zabaldu da ur azpian eta 200 metroko altuera hartu dezake. Hala nola, gogoratu digute, Kanaria Uharteak jarraian gertatutako erupzioen ondorioz sortu zirela eta gertaera hori errepikatu egin daitekeela.
   Jende askok pentsatzen du fenomeno honek arazoak bakarrik ekarri dizkigula, baina ez da horrela. Bolkanologoek diote fenomeno honen ostean irlan gertatzen diren lurrikarak lasaiagoak izango direla eta ez dutela hainbesteko eragina izango ingurumenean.
   Nire ustez fenomeno honek El Hierro irlari kalteak baino,onura gehiago ekarri dizkio eta suerte pixka batekin bolkanologoek esandakoa egia bihurtuko da, lurrikarak lasaiagoak izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario