martes, 11 de octubre de 2011

Dèjà vu sentsazioa

   Deja vu, ezagutu zerbait erabat berria dela norberarentzat eta hori bera lehenago ikusi edo bizi duzula sentitzeari esaten zaio. Sentsazio edo esperientzia hori Emile Boirac, Frantziako ikertzaile psikoak deskubritu zuen eta berak idatzitako liburuan,"El futuro de las ciencias psiquicas", eman zuen jakinaraztera sentsasio hori, XIX.mendean.
   Deja vu sentsazioa, sentsazio bitxia da, nolabaiteko egonezina eta harridura sortzen du izan duenarengan, baina bestale, oso ohikoa da, inkestetan hamarretik zazpik edo gehiagok aitortzen du noizbait sentitu izana, 15 eta 25 urteko gazteen artean gertatzea da ohikoena.
  Deja vu mota desberdinak daude:

  • Dèjà vècu, experimentatutako esperientzia, deja vu-taz hitz egiten dugunean dèjà vècuz hitz egiten dugu, gertatzen den ohikoena da.
  • Dèjà senti, lehenago sentitutako esperientzia, momentuan bizi eta garunean gordeta geratzen ez den irudia.
  • Dèjà visite, leku arraro baten ezagutza sentitzean sortutako sentsazioa.
  Antza denez oso fenomeno bitxia izanda, hainba arlotako adituek aztertu dute, horien artean: psikologoek, neurologoek, parapsikologoek... baita sasizientzialariek ere eman nahi izan diote nolabaiteko azalpena. Fenomeno bitxi hori hobeto ezagutzeko hainbat ikerketa egin izan dira eta horietatik ezagunenetako bat Tonegawaren taldeak egindakoa da. Ikerketan bi sagu mota desber

No hay comentarios:

Publicar un comentario