martes, 17 de abril de 2012

HESIAN -Noraezean


HESIAN -Noraezean

Iragan hotza, garai arrotza 
izara baten azpian.
Izar txikia ahulegia, handia izan nahiean.

Maitasun eza, bide nekeza
helmugarik ez duena.
Arima hila, hitz baten bila,
ilargiarekin dantzan.

Ihes egin nahi nuke eta ez galdetu zergatik, 
noraezean nabil agertu ziñenetik.

Etorkizuna, gailur urruna
argiak itzali dira.
Sentimenduak gezur antzuak zuri-beltzean jaioak.

Bakardadea, nire jabea
berriz esanatzen ari da.
Izaten latzak, bidai garratza
malkotan itotzeko zain.

Ihes egin nahi nuke eta ez galdetu zergatik,
noraezean nabil agertu ziñenetik (bis).


Hesianen kontzertuen lehenengoz entzun neuen abesti hau, hunkitu egin zidan ritmo arina eta letra polita duelako. Gainera konpainia honean negoen eta horrek asko lagundu du, abestia entzuten dudan bakoitzean gustuko dudan pertsona bat etortzen zaitu burura. Gaztean asko jartzen dute abestia da eta entzuten dudan bakoitzean motibatu egiten naiz.

martes, 27 de marzo de 2012

URTAROAK

Urtaroak egoera klimatologikoak mantetzen direneko urteko sasoiak dira. Lau urtaro daude: udaberria, uda, udazkena eta negua. Eta bakoitzak hiru hilabete irauten du.

UDABERRIA

Zona epeletako lau urtaroetako bat da, negu eta udaren artekoa. Martxoaren 20 eta 21 egunen bitartean hasten da Ipar hemisferioan eta irailaren 22 eta 23 bitartean hego hemisferioan. Ipar hemisferioan udaberria martxoa, apirila eta maiatzean izaten da eta hego hemisferioan berriz, iraila, urria eta azaroan.

Egunak 12 ordubete edo gehiago irauten du. Urtaro honetan hemisferioa nabari berotzen da eta horrek landare berriak jaiotzea eragiten du. Elurra urtzen hasten da eta ibaiak nabari hasten dira. Udaberria hazte eta berritzeko garai bezala ikusten da: landare eta animaliak sortzen dira eta bizitzaren zikloa berriz hasten da.



UDA

Urtarorik beroena da. Ipar hemisferioan ekainaren 21ean hasten da, gaurik luzeena da. Guk San Juan gaua ospatzen dugu. 

Ipar hemisferioan uda ekaina, uztaila eta abuztua hartzen du. Hego hemisferioan berriz, abenduaren 21an hasten da eta abendua, urtarrila eta otsaila hartzen ditu.


UDAZKENA

Eremu epeletako urtaroetako bat da. Urtaro honetan zuhaitzak hosto bilustu egiten dira eta gero eta hotz gehiago egiten hasten da. 

Ipar hemisferioan irailaren 22-23 hasten da eta iraila, urria eta azaroa irauten du. Hego hemisferioan berriz, martxoaren 21ean hasten da eta martxoa, apirila eta maiatza irauten du.


NEGUA

Urtarorik hotzena eta sufrituena, gutxien gustatzen zaidana. Elurrarekin eta izotzarekin erlazionaturiko urtaroa da. Ipar hemisferioan Abenduan hasten da eta hego hemisferioan berriz ekainean. 






jueves, 15 de marzo de 2012

Via de la Plata, Done Jakue Bidea


Done Jakue Bidea Europa osoko erromesek Santiago Compostelara iristeko egiten duten bidea da. Bide honek hainbat bide ezberdin ditu, horien artean guk Via de la Plata bidea aztertuko dugu.

Via de la Plata Penintsularen Iparraldetik Hegoaldera doan bidea da, Sevillatik hasita Santiago de Compostelaraino. 

Ondoren 10 egunetan egin dezakegun bidea proposatzen dizuet:

Lehenengo Etapa Sevillan hasten da eta Alamden de la Platan bukatu. Lehenengo egunean egingo dugun ibilbidea da 69,51km koa da.


Sevillatik bidairako nahikoa izango den bazkaria eta edariarekin irtengo gara. Bidean beharrezkoak bakarrik diren geldiuneak egingo ditugu. Eta gauerako Almaden de la Platara helduko gara.
Bertan gaudela, eliza ondoan dagoen Isidoro izeneko restaurante batean afalduko dugu (10€) eta ondoren Hotel Castillo Blanco hotelean lo egingo dugu.

Egunean egindako ibilbidea:


Ver mapa más grande

Bidean zehar: 

Santiponce                                                                      Camas

Bigarren Etapa Almaden de Platan hasi eta Zafra arte irauten du. Etapa honetan ibilbide luzeago bat egingo dugu, 81,91kmkoa. Goizean ibilbidea egiteko bazkaria eta edaria hartu eta Zafra arte. 


Zafranera heltzerakoan Crespo tabernan afalduko dugu eta ondoren, Hostal Ariasen lo.
Bidean zehar: 

 

Hirugarren etapan Zafratik Meridara joango gara. 64,30km egingo ditugu. Meridara heltzerakoan Hostal Alfaron afaldu eta lo egingo dugu.

Bidean zehar: 


Laugarren etapan Meridatik Caceresera joango gara. 73,3 kilometro daude. Ibilbide honetan desnibel handia dago, argazkian ikus dezakegun bezala. Beste egunak baino gogorragoa izango da gaurkoa, goizean ondo gozaldu eta indarrekin Caceresera. Caceresera heltzerakoan Albergue Municipal de Casar de Caceresera abiatuko gara, bertan  bizikleta eta motxila itxi, dutxa hartu eta afalduko dugu.


Bidean zehar hainbat paisaia interesgarri aurkituko ditugu:


Bostgarren etapan Caceresetik Galisteora desplazatuko gara. Ibilbidea 72,10 km-koa da eta oraingoan ere desnibel handiko ibilbidea egingo dugu. 
Bidean zehar "El Embase de Alcantara" ikusiko dugu, bero izanez gero bainu bat hartu dezakegu. 

Galisteora heltzerakoan albergue municipal de Galisteon lo egingo dugu eta bertan afaldu ere bai.
Bidean zehar:


Seigarren etapan Galisteotik Calzada de Bejarrera desplazatuko gara. 71,99km daude eta ibilbideak desnibel handiak ditu grafikoan ikus daitekeen moduan:


La calzada de bejarera heltzerakoan ALBA Y SORAYA alberguean pasatuko dugu gaua, afaldu ere han egingo dugu.
Ibilbidean zehar:


Zazpigarren egunean zazpigarren etapa egingo dugu, Calzada de Bejerretik Salamancara desplazatuko gara. 72,24 km egingo ditugu eta ibilbide honetan ez ditugu hain paisaia politak ikusiko, herri txiki askotatik pasatuko gara. Ibilbidea:


Salamancara heltzerakoan Hostal Mindanaon lo egingo dugu eta bertan afaria eskaitzen digutenez bertan afalduko dugu.

Bidean zehar ikusiko duguna:


 Zortzigarren etapan Salamancatik Zamorara desplazatuko gara. Gaurkoan ibilbidea laburragoa da, deskantzatzeko denbora gehiago izango dugu bidean zehar. Ibilbideak 66,6km ditu eta ibilbidea besteetan baino lauagoa da.

Zamorara heltzean peregrinoen alberguera joango gara, bertan dutxa hartu eta zamoratik buelta bat eman dezakegu zerbait afaltzera eta zamora bisitatzera. Ondoren lotara.

Bidean zehar:


Bederatzigarren etapan Zamoratik Tabarara desplazatuko gara. Oraingoan ere ibilbide lasai eta laburragoa dugu, 64km. Hemen ikus dezakegu ibilbidea:


Tabarara heltzerakoan bertan dagoen albergera joango gara, ondoren dutxa eta hartu eta Tabara bisitatuko dugu.

Bidean ikusteko:


Hamargarren etapa, gure ibilbideko azken eguna. Tabaratik Puebla de Sanabriara desplazatuko gara. Etapa hau etapa guztietatik gogorrena eta luzeena da, 93km ditu.

Zortzi, bederatzietarako helduko gara Puebla de Sanabriara, bertako alberguean lo egingo dugu eta hurrengo egunean gosaldu eta etxera bueltatuko gara. Via de la Platak 14 etapa ditu, Santiagon bukatzen da. Gehiago jakin nahi baduzue  http://www.bicigrino.com sartu eta bertan aurkituko duzue informazioa.
Egindako bideaz ideia bat egiteko begiratu hurrengo mapa:


Ver mapa más grande

martes, 6 de marzo de 2012

Zergaitik ez ditugu ametsak gogoratzen?

Sigmund Freud izan zen gai honen inguruan aztertu eta gai honen inguruan luze eta zabal idazten lehena. Normalean "pesadilla"k izenekoak dira errezen gogoratzen ditugunak, ametsarekin esnatzen garelako izaten da. 

Hainbat eragilek eragiten dute ametsak ez gogoratzea, horien artean:

 1) Ametsak suntsitzen dituen faktorerik garrantzitsuena iratzargailua da. Amesteari usten duzu iratzargailua jo ostean, ametsa bukatzen da eta horren ostean, zaila egiten zaizu aurretik amestutakoa gogoratzea.

2) Esnatzerakoan egunean zehar egin behar doguna pentsatzen hasten gara; dutxa, gozaldu, jantzi, klasera joan... eta minutu batzuk arinago amestutakoa alde batean usten dugu.

3) Medikamentuak, hala nola lasaigarriak, antidepresanteak... ek amesteko denbora murrizten dute.

4) Alkohola eta drogak ere eragin egiten dute amets egiterako orduan, hauen efektu kaltegarriak 4 edo 5 orduz efektua egiten bai dute.

5) Ohearen orientazioak ere eragin dezake, burua iparrera begira lo egitea komeni dela esaten dute zientifikoek.

6) Gero eta arropa gutxiagorekin lo egin, orduen eta hobeto.

Jose Blancok, ametsen inguruko mintegiak antolatzen dituen pertsonaren ustez, ametsak egunean geratutakoaren digestioa dira, baina baita inkontzienteak bidaltzen dizkigun mezuak ere.


Pertsona batzuk besteak baino erraztazun handiagoa dute ametsak gogoratzerakoan, pertsona horiek imaginazio handia dute, estresa dutenak, gauza berriak ikasteko gogoak dituztenak eta benetan ametsak gogoratzeko gogoak jartzen dituztenak izaten dira. 

Ametsak gogoratu nahi baduzue itzartu ostean geratu hamar minutu ogean etxunduta, amestutakoa gogoratu nahian eta zerbait gogoratuko duzue. Hau nire aholku bat da, nik hori egiten dut eta funtzionatzen du.

Ametsen inguruan Jose Blancori egindako elkarrizketa hemen irakurri dezakezue:



Nola funtzionatzen du labadorak?

Labadora arropa garbitzeko erabiltzen den aparatu elektrikoa da. Eta honela funtzionatzen du:

Labadorak arropa urarekin garbitzen du. Arropak urarekin nahasterakoan arroparen pisua 3 aldiz handiagoa egiten da. Arropa garbi dagoenean, xaboia eta ura nahasterakoan, pausurik sailena geratzen da egiteko, arropari ura kendu behar zaio. Horretarako grabitate indarra baino 500 aldiz handiagoko presioarekin mugitzen da arropa labadora  barruan. Lehortze prozesua hurrengoa da:

Labadorak ate bat du, atearen barruan zuloz osaturiko zesta bat dago eta barruan motor elektriko bat zesta mugiarazten duena. Garbiketa prozesuan zesta erdi urez betetzen da, bueltak emanez arropa garbitzeko. Garbiketa bukatuta dagoenean, zestako ura zestatik kanporatu egiten da. Arropa garbi dago. Orain arropari ura kendu behar zaio, horretarako:

Arropa garbia labadorako zestan kokatuta dago, arropari ura kentzeko zestak indar handiz jiratzen du, motor elektrikoak 1300 reboluzinora mugiarazten du zesta eta horrek indar zentrifugatu nahikoa sortzen du ondoren arropa drainatzeko. Zestaren mugimendua norabide bakarrean gauzatzen da eta arropa zestaren albo batean itsatsita geratzen da, indarrar desberdinen erakarpenez. Zesta zuloez osaturik dago, arropa alboetara itsasterakoan arroparen ura zuloetatik badoa eta prozesu bera jarraituz, arroparen %75 lehortu egiten du.

jueves, 16 de febrero de 2012

Bakailaoa Pil Pil erara

Bakailaoa pil- pilean bakailaoa, oliba olioa, baratxuri eta kaienako piperminak osagaitzat dituen euskal platera da. Prestatzeko buztin- kazola behar da gero bertan bero zerbitzeko.

OSAGAIAK
  • Bakailaoa, koipe gutxi eta proteina asko dituen arrain urdina.
  • Oliba olioa
  • Baratxuriak
NOLA EGIN: 
  1. Oliba olioa eta baratxuriak su txikitan jarri konfita daitezen.
  2. Gorrituta daudenean, sutatik kendu eta gorde.
  3. Olioa epel dagoenean, buztinezko kazola jarri eta bakailaoa jarri azala gora begira. Astiro- astiro egiten  utzi.
  4. Bakailaoa eginda dagoenean, olio apur bat kendu eta kazolari eragin bira- mugimenduak eginez; hau egin bitartean, lehenago kendu den olioa apurka- apurka bota, pil-pila eginda egon arte.
  5. Jakia amaitu eta dekoratu pipermin uztaitxo eta konfitatutako baratxuri aleekin.
ELIKADURA:

     Bakailaoa pil-pilean kaloria ugari dituenez, ez da gomendagarria pisu gehiegi dutenentzat. Bakailaoa baratxuri eta piperminak dituenez ez da beharrezkoa gatza botatzea, horregatik hipertentsiboentzat ez da gomendagarria.

Noizbait lagun talde bat etxera gonbidatu nahi baduzu, bakailaoa egitea gomendatzen dizut, Euskal Herrian tipikoa den platera da eta gainera erraza da egiteko. Lau pertsonentzako bakailaoa egiteko behar diren ezaugarriak hauek dira:
  •  Kilo bat bakailao
  • 0,5 pipermin
  • 0,5 l oliba olio
  • 10 baratxuri ale
Hemen bideo bat bakailaoa nola egiten den azaltzen duena:

martes, 14 de febrero de 2012

Hego Afrikako Apartheid

Apartheidea segregazio politika bat da, beltzak zuriengatik banatzen dituena. Segregazio politiko hau  kontinenteko Hego Afrikan kokatu zen eta 1948. urtetik 1990. urtearte 50 urte inguru iraun zituen.

Apartheid hitzak "arrazazko bereizketa" esan nahi du. Garazi luze horretan biztanle gehienak beltzak ziren, baina giza eskubideen murrizte larriak jasan behar izan zituzten.

Aparthaidea inposatu baino lehen Hego Afrikako parlamentuan zuriak parte hartzeko eskubidea zuten eta 1913. urtean lege batek 21 milloi acre mugatzen zituen lurralde indigenetatik.

Baina Afrikarrak ez ziren eskuak gurutzatuta ezer egin gabe geratu, 1912. urtean Congreso Nacional Africano (C.N.A) sortu zuten, egoeraren aurka egiteko.

Partidu Nationalak Aphartheid-a aurkeztu zuen hauteskunde programan 1948. urtean. Irabazi eta gobernuak imposatu egin zuen, 1980. urteraino iraun zuen.

Segregazio politika askorengatik kritikatua izan da, hainba sansio ekonomiko eragin ditu eta beste lurraldeengatik aldentzea ekarri du.

Apartheideko legeriak biztanleria hiru multzotan sailkatu zuen:

  • Zuriak
  • Beltzak
  • Koloredunak edo mestizoak
Ondoren Induak eta Pakistaniak bildu ziren beste multzo bat osatuz.

Gainera legeriak hainbat arau imposatu zituen. Biztanleria multzoak kokatu zituen, egin zezaketen lanetan jarri zien lanean, edukazio desberdina erakutsi zien multzo bakoitzari. Eta ez horik bakarrik, euren arteko harremanak debekatu zituen. 

Multzo ezberdinetakoak bateratu ez zitezen sistema bat zuten kontrolatu egiten zituztenak. Sistema horren bitartez kontrolatuta zeuden, eta euren kokagunetik irteten baziren sistema horrek abisatzen zuen.

Herrialde barruan hainbat instituziok eta organizaziok Apartheiden aurka borrokatzen zuten. Azkenean 1990. urtean legea erretiratu zen.