jueves, 16 de febrero de 2012

Bakailaoa Pil Pil erara

Bakailaoa pil- pilean bakailaoa, oliba olioa, baratxuri eta kaienako piperminak osagaitzat dituen euskal platera da. Prestatzeko buztin- kazola behar da gero bertan bero zerbitzeko.

OSAGAIAK
  • Bakailaoa, koipe gutxi eta proteina asko dituen arrain urdina.
  • Oliba olioa
  • Baratxuriak
NOLA EGIN: 
  1. Oliba olioa eta baratxuriak su txikitan jarri konfita daitezen.
  2. Gorrituta daudenean, sutatik kendu eta gorde.
  3. Olioa epel dagoenean, buztinezko kazola jarri eta bakailaoa jarri azala gora begira. Astiro- astiro egiten  utzi.
  4. Bakailaoa eginda dagoenean, olio apur bat kendu eta kazolari eragin bira- mugimenduak eginez; hau egin bitartean, lehenago kendu den olioa apurka- apurka bota, pil-pila eginda egon arte.
  5. Jakia amaitu eta dekoratu pipermin uztaitxo eta konfitatutako baratxuri aleekin.
ELIKADURA:

     Bakailaoa pil-pilean kaloria ugari dituenez, ez da gomendagarria pisu gehiegi dutenentzat. Bakailaoa baratxuri eta piperminak dituenez ez da beharrezkoa gatza botatzea, horregatik hipertentsiboentzat ez da gomendagarria.

Noizbait lagun talde bat etxera gonbidatu nahi baduzu, bakailaoa egitea gomendatzen dizut, Euskal Herrian tipikoa den platera da eta gainera erraza da egiteko. Lau pertsonentzako bakailaoa egiteko behar diren ezaugarriak hauek dira:
  •  Kilo bat bakailao
  • 0,5 pipermin
  • 0,5 l oliba olio
  • 10 baratxuri ale
Hemen bideo bat bakailaoa nola egiten den azaltzen duena:

martes, 14 de febrero de 2012

Hego Afrikako Apartheid

Apartheidea segregazio politika bat da, beltzak zuriengatik banatzen dituena. Segregazio politiko hau  kontinenteko Hego Afrikan kokatu zen eta 1948. urtetik 1990. urtearte 50 urte inguru iraun zituen.

Apartheid hitzak "arrazazko bereizketa" esan nahi du. Garazi luze horretan biztanle gehienak beltzak ziren, baina giza eskubideen murrizte larriak jasan behar izan zituzten.

Aparthaidea inposatu baino lehen Hego Afrikako parlamentuan zuriak parte hartzeko eskubidea zuten eta 1913. urtean lege batek 21 milloi acre mugatzen zituen lurralde indigenetatik.

Baina Afrikarrak ez ziren eskuak gurutzatuta ezer egin gabe geratu, 1912. urtean Congreso Nacional Africano (C.N.A) sortu zuten, egoeraren aurka egiteko.

Partidu Nationalak Aphartheid-a aurkeztu zuen hauteskunde programan 1948. urtean. Irabazi eta gobernuak imposatu egin zuen, 1980. urteraino iraun zuen.

Segregazio politika askorengatik kritikatua izan da, hainba sansio ekonomiko eragin ditu eta beste lurraldeengatik aldentzea ekarri du.

Apartheideko legeriak biztanleria hiru multzotan sailkatu zuen:

  • Zuriak
  • Beltzak
  • Koloredunak edo mestizoak
Ondoren Induak eta Pakistaniak bildu ziren beste multzo bat osatuz.

Gainera legeriak hainbat arau imposatu zituen. Biztanleria multzoak kokatu zituen, egin zezaketen lanetan jarri zien lanean, edukazio desberdina erakutsi zien multzo bakoitzari. Eta ez horik bakarrik, euren arteko harremanak debekatu zituen. 

Multzo ezberdinetakoak bateratu ez zitezen sistema bat zuten kontrolatu egiten zituztenak. Sistema horren bitartez kontrolatuta zeuden, eta euren kokagunetik irteten baziren sistema horrek abisatzen zuen.

Herrialde barruan hainbat instituziok eta organizaziok Apartheiden aurka borrokatzen zuten. Azkenean 1990. urtean legea erretiratu zen.



jueves, 9 de febrero de 2012

Eskoziak independentzia nahi du

 Erresuma Batua Europako ipar-mendebaldean kokatuta dagoen herrialdea da. Ingalaterrak, Galesek, Eskoziak eta Ipar Irlandak osatzen dute.

 Eskozia Erresua Batuko iparraldean kokatzen da, lurraldearen heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiagoz osatuta dago. Eskozia duela 300 urte inguru batu zen Erresumara eta horrez gero Elisabet I.a Inglaterran da estatu burua.

Eskozia independiente izan nahi du. Alex Shalmond lehen ministroak ez ditu Erresuma Batuaren baldintzak onartu eta negoziatu beharko dutela esan du. Baina Eskozia independiente izatea Eskoziako Parlamentuak eta jatorriz eta bertan bizi diren eskoziarrak erabakiko dute. Galdera pare bat planteatu die Eskoziako Gobernuak eskoziarrei: Alde batetik, "- Eskozia herrialde independientea izatearekin ados al zaude?" galdera horri erantzuna emateko 2014ko udazkenean izango dute aukera. Eta bestetik, devo-mas delakoaren inguruan.

Eskoziaren istoriari erreparatuz: 1707.urtearte Eskoziako Erresuma independientea izan zen, data honetan Britania Handia sortzeko Ingalaterrarekin Batasun Agiria zinatu zuen. Baina gerra asko jasan zituzten independentzia lortzeko.

 Eskoziako independentzia gerrak XII. mende bukaeran eta XIV.mende hasieran Eskozia eta Ingalaterrako erresumaren artean gertatu ziren.

  • Lehendabiziko Gerra 1926an Ingalaterrak Eskozia inbaditu zuenean hasi eta Edinburgo- Northamptongo ituna sinatu zutenean bukatu zen. 1328. urte arte iraun zuen. Bertan protagonistak William Wallace, Adrew de Moray eta Roberto I.a Eskoziakoa izan ziren Eskoziaren alde eta Eduardo I.a Ingalaterrakoa Inglaterraren alde.
  • Bigarren Gerra 1332an ingelesen laguntzarekin hasi eta 1357. urtean bukatu zen. Bertan protagonistak David II.a Eskoziako eta Eduardo III.a Inglaterrakoa.
Gerra biak bukatu ostean Eskoziak independentzia mantendu zuen. Ondoren Erresuma Batuarekin batu eta orain independentzia nahi du.


jueves, 26 de enero de 2012

Platon

Platon Grezia klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen.  K.a 427 eta K.a 347 urte bitartean bizi zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen irakasle izan zen. Etika, politika, metafisika eta epistemologia izan ziren  berak aztertu zituen gaiak.

Platonen inguruan oso gutxi ezagutzen da eta ezagutzen dena ez da oso fidagarria. Diogenes Laertzioren Filosofoen bizitzak liburuan agertzen da Platonen bizitzari buruzko informazioa, baina ez da informazio erreala, anekdotak dira. Platonen bizitzaren gorabeherak berak idatzi zituen VII., VIII eta XII. gutunetan agertzen dira.

Aristoteles Atenan jaio zen, familia handi baten baitan jaio zen. Ariston zen bere aita eta Periktione bere ama. Bai aita eta amaren partetik arbasoak Poseidon jainkotik zetorzkion. Antzerkia eta kirola egitea gustazen zitzaiola diot.

K.a 399. urtean Sokrates epaitua eta kondenatua izan zen eta Platonek beldurrez Atenasetik alde egin zuen 12 urtetarako. 12 urte horietan hainbat bidaia egin zituen Mediterranoetik zehar.

K.a 385. urtean Atenasera itzuli eta Akademia ikastetxea sortu zuen. Bertan filosofia irakasten zen eta VI. mendean filosofia erakunde bat sortu zen. Bertan zegoela, bere lanik garrantzitsuenak idatzi zituen eta ikasle jakintzu asko izan zituen, horien artean Aristoteles.

K.a 387. urtean izan zituen ideia politikoak praktikan jartzeko Siziliara joan zen. Bertan Dionisio I. erregearekin harreman estuak izan zituen. Baina bere saiakerak porrot egin zuen eta esklabo bihurtu zuten.
Horren ondoren Atenasera bueltatu zen Dionisioren baimenarekin eta 4 urte geroago Dionisio II.erregeak agintea zuenean Siziliara bueltatu zen berriro, politikaren inguruan zituen ideiak praktikan jartzeko. Bidaia honek ez zuen erantzun oso ona izan, Dionisiok Platonen aurka matxinada bat antolatu zuen eta azkenik platon atxiloturik geratu zen Sizilian.

Azkenik Platon Atenasera bueltatu zen akademiara lan egitera eta azkeneko 13 urteak bertan pasatu zituen.

martes, 24 de enero de 2012

Iñaki Zabaleta

Leitza, 1952.

Kazetaritzan Doktore, Iñaki Zabaletak lan ugari argitaratu ditu zientzia honen inguruan. Atzerrian argitaratu ditu liburu asko (Estatu Batuak, Erresuma Batuak, Alemania) bai estatu espainolean ere.

Aldizkari ezberdinetan ere idatzi ditu artikuluak. Irrati eta telebistaren berrikuntzarekin zerikusia duten liburuak editatu ditu.

1989-94 urte bitarteetan Kazetaritzako Departamentuko zuzendari izan zen. Iowako Unibertsitatean irakasle gonbidatua 1992an eta gaur egun UPV-EHUn kazetaritzako irakaslea da.

Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du. Eleberria, kontakizunak, poesia ere idatzi ditu.

Kultur jardueretan, euskara inguruan, ekintza ugaritan parte hartu du. EIREko koordenatzaile nagusia 1998-2001 urte bitarteetan, Kontseiluko sustatzaile, Nafarroako AEK-ko sustatzailea.

Idatzitako obren artean 110. Street-eko geltokia liburuaren idazlea da. Bertan, euskaldun batek, poliziari ihes, New Yorken izango dituen tirabirak kontatzen ditu. Amodiozko historia txiki bat ere badago tartean.
PD: Gomendatzen dizuet liburua irakurtzea.

martes, 17 de enero de 2012

Aristoteles

Aristoteles Mazedoniako Stagira hirian k.a384. urtean jaio zen grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Biologia eta mendikuntzarako saletazun handia zuen eta bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola, natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika eta estetika.

Aristoteles Mazedoniako Amintas erregearen sendagilearen semea izan zen. Horrek gortera lotu zuen. Hala eta guztiz, aristoteles 17 urterekin Atenasera joan zen ikastera, 20 urtez Platonen ikasle izan zen eta azken urteotan erretorika irakasle giza jardun zuen. Platon hil zenean ez zuten Aristoteles Platonen postua betetzeko deitu, horregaitik Asiara joan zen eta Hermias erregearen alaberekin ezkondu zen. Hermias hil ondoren, Mazedoniara bueltatu zen Filipo erregearen semearen irakasle izateko, eta horretan jardun zuen bost urtez.

Urte batzuk pasata Aristoteles Atenasera bueltatu zen, bertan Lizeo izeneko bere eskola sortu zuen, non jakintza arolo guztiak lantzen ziren. Irakasle lanean zegoen bitartean Aristoteles Herpilis izeneko emakume batekin ezkondu eta seme-alabak izan zituen. Azkenik k.a 332. urtean Eubea uhartean hil egin zen.

Aristotelesek hainbat teoria sortu zituen. Horien artean logikarena:

Aristoteles logikaren sortzailetzat jotzen da. Berak esaldi batean ezan zuen, zerbait ikasi edo irakasteko aldez aurretik zerbaitetatik abiatu behar gara. Aristotelesek argudio mota desberdinak bereiziko ditu: Alde batetik, silogismoak eta bestetik, indukzioak.
Arrazonamendu logiko zuzen bati silogismoa deritzo. Silogismoa gerta dadin aurrez aurretik zerbait finkatu beharra dago. Aristotelesek plurala erabiltzen du zerbaitetaz  hitz egiten. Adb: Gizaki guztiak hilkorrak dira.

martes, 10 de enero de 2012

Kirola eta emakumea

Gaur egun kirolean gizonezkoak emakumezkoak baino garrantzia handiagoa dute. Emakumezkoak praktikatzen dituzten kirolak gutxi telebisatzen dira.  Zenbait kiroletan ez dira emakumezkoak onartzen. Eta hori ez da justua.

Nire ustez emakumezkoak gizonezkoen bezala kirolean garrantzi behera izan beharko lukete, beste hainbat gauzetan bezala. Denboran atzera egiten badugu, antzina emakumeek ez zuten kirola egiteko eskubiderik, gizonezkoak ziren kirola praktikatzen zuten bakarrak. Duela urte gutxi lortu zuten emakumeek kirola egiteko eskubidea eta joku olinpikoetan parte hartzeko eskubidea ere. Emakumeak asko aurreratu du kirol arloan, kirola ez praktikatzeko eskubidea izatetik, joku olinpikoetan parte hartzeko eskubiedea ez izatetik, gaur egun telebisatuak izatera. Nahiz eta emakumezkoak gizonezkoak baino gutxiago telebisatzen diren. Baina, ez gara horrekin bakarrik konformatu behar, emakumezkoak gizonezkoen bezala berdinak izan beharko lukete, hala nola, bi sexuak garrantzi bera izan beharko lukete.  Emakumeak herrilade bat errepresentatzeko eskubidea izan beharko lukete, gizonezkoak bezain beste telebistatuak izateko eskubidea, gizonezkoen mailetan jokatzeko eskubidea, estadio handi batean jokatzeko eskubidea, kirolaz bizitzeko eskubidea eta abar. Ez duzue uzte?

 Emakumeak eta gizonezkoak berdinak gara kirolean, kirola egiteko gogo berak izan ditzakegu, ilusioak eta beste hainbat sentimendu gehiago ere. Kirolean desberdintzen gaituen gauza bakarra ezaugarri fisikoak dira. Baina hori erraza da konpontzeko, sexu berekoak sexu berekoen aurka jokatuz.

http://mujerydeporte.wordpress.com/2007/08/11/historia-de-la-mujer-en-el-deporte/