Inglaterrako komedia erromantikoa da, Richard Curtisek zuzendua. Produktoreen artean; Craig Amstrong -ek musika; Michael Coulter-ek argazkiak; Nick More -ek montajea eta azkenik Joanna Johnstone -ek janzkera.
Hainbat aktore ospetsu parte hartzen dute bertan, hala nola:
- Hugh Grant
- Colin Firth
- Alan Rickman
- Emma Thompson
- Keira Knightely
- Rowan Atkinson
- Liam Neeson.
Lehenengo Britaniar ministroak (Hugh Grant) bere zerbitzariarekin maitemintzen da. Idazle batek (Colin Firth) konturatzen da bere neska laguna bere anaiarekin zerbait duela eta orduan Frantziara doa. Bertan bere asistenta berria (Luzia Moniz) ezagutzen du. Bitartean pozik bizi den emakume bat konturatzen da bere senarra bere lankide batekin engainatzen ari zaiola. Bitartean ezkondu berria den emakume bat, konturatzen da bere senarraren lagunik onena berataz maiteminduta dagoela. Alarguna den gizon batek 11 urte dun bere semeari neska bat konkistatzen laguntzen dio. Negu partean gertatzen da dena, filma rokero zahar baten aktuazioarekin bukatzen da.
Hemen duzue trailerra:
Film hau gustuko dut, alde batetik barregarria, dibertigarria eta atsegina delako. Gainera lagunekin ikusitakoa da eta izugarri dibertitu ginen film hau ikusten. Maitasunezko harreman ugari daude aktoreen artean, harreman bakoitza besteetatik desberdina. Noizbait lagunekin bazaude eta ez badakizue zer egin, bildu zaitezte film hau ikusteko, asko dibertituko zarete.