martes, 6 de marzo de 2012

Zergaitik ez ditugu ametsak gogoratzen?

Sigmund Freud izan zen gai honen inguruan aztertu eta gai honen inguruan luze eta zabal idazten lehena. Normalean "pesadilla"k izenekoak dira errezen gogoratzen ditugunak, ametsarekin esnatzen garelako izaten da. 

Hainbat eragilek eragiten dute ametsak ez gogoratzea, horien artean:

 1) Ametsak suntsitzen dituen faktorerik garrantzitsuena iratzargailua da. Amesteari usten duzu iratzargailua jo ostean, ametsa bukatzen da eta horren ostean, zaila egiten zaizu aurretik amestutakoa gogoratzea.

2) Esnatzerakoan egunean zehar egin behar doguna pentsatzen hasten gara; dutxa, gozaldu, jantzi, klasera joan... eta minutu batzuk arinago amestutakoa alde batean usten dugu.

3) Medikamentuak, hala nola lasaigarriak, antidepresanteak... ek amesteko denbora murrizten dute.

4) Alkohola eta drogak ere eragin egiten dute amets egiterako orduan, hauen efektu kaltegarriak 4 edo 5 orduz efektua egiten bai dute.

5) Ohearen orientazioak ere eragin dezake, burua iparrera begira lo egitea komeni dela esaten dute zientifikoek.

6) Gero eta arropa gutxiagorekin lo egin, orduen eta hobeto.

Jose Blancok, ametsen inguruko mintegiak antolatzen dituen pertsonaren ustez, ametsak egunean geratutakoaren digestioa dira, baina baita inkontzienteak bidaltzen dizkigun mezuak ere.


Pertsona batzuk besteak baino erraztazun handiagoa dute ametsak gogoratzerakoan, pertsona horiek imaginazio handia dute, estresa dutenak, gauza berriak ikasteko gogoak dituztenak eta benetan ametsak gogoratzeko gogoak jartzen dituztenak izaten dira. 

Ametsak gogoratu nahi baduzue itzartu ostean geratu hamar minutu ogean etxunduta, amestutakoa gogoratu nahian eta zerbait gogoratuko duzue. Hau nire aholku bat da, nik hori egiten dut eta funtzionatzen du.

Ametsen inguruan Jose Blancori egindako elkarrizketa hemen irakurri dezakezue:



No hay comentarios:

Publicar un comentario