Eguberri egunean, eguna luzatzen hasten dela ospatzen dugu, hala nola, egunik laburrena eta gaurik luzeena. Kristautasunean eguberri eguna beti jesusen jaiotzarekin lotzen da, baina hori mito bat bakarrik ez da. Inork ez du frogatu jesuskristo abenduak 25ean jaio zela, askok diote uztailean jaio zela eta beste askok irailean. Kristauek Aste Santua edo elizarekin zerikusia duten jai bat gehiago bezala hartzen dute egun hau.
Galdetuko zarete zergaitik 25ean opariak banatzen diren edo eguberriko pinua zergaitik jartzen den. Ohitura horiek paganoen ezaugarriak dira. XX.mendearen bigarren erdiaz geroztik, opariak erosteko ideia kontsumizioak asko bultzatu du, ohitura bilakatu arte. Askok El Corte Inglesek asmatutako ospakizuna dela diote. Apaingarriak tradizio luzea dute historian zehar, Gabonetako hiru kolore nagusiak berdea (zuhaitza), zuria (elurra) eta gorria (bihotzena). Gabonetako zuhaitza, izeia, Alemanian erabiltzen hasi ziren VIII.mendean. Ordutik, oso zabaldua dago mundu osoan.
Kaleetako argiak, jaiotzaren irudiak, ezkilak, kandelak eta beste apaingarriak kristautasunarekin zerikusia dute.
Gabonak hitza (gau onak) terminoetatik dator. Eguberria, eguberriak, gabon edo gabonak esanahi bera duten hitzak dira.
Neguko Solstizioaren inguruan hainbat mito daude, Neguko Solstizioan egunak urteko laburrenak dira, baina hemendik aurrera luzatzen joango dira. Euskal Herrian eguberriaren eguna eguzkiaren jaiotzaren ideiarekin lotuta dago. Gabonetan, eguzkia bere punturik baxuenera heltzen da, eta une horretatik aurrera hasten dira egunak luzatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario