martes, 22 de noviembre de 2011

GAZTEEK EZ DUTE KONTUAN HARTZEN OSASUNA

Gaur egungo gazteek ez dute osasuna zaintzen, ez diote garrantzirik ematen. Ez al diete nagusiagoek esan osasuna ezinbestekoa dela? Edo medikuek aipatu osasuna zaintzeko? Bai, askotan, baina ez dute kasurik egiten. Ez dira konturatzen gaztetan zaindu ez dutena nagusitan arazo bat izan daitekeela.

Nire iritziz gazteek ez dute osasuna zaintzen, gutxi jatea osasuntsua dela uste dutelako eta  ez direlako konturatzen zer ondorio ekar dezakeen horrek. Gazteek gero eta autonomoagoak dira eta zer edan, zer kontsumitu, zer jan, non jan eta noiz jan eurek aukeratzen dute, inongo kontrolik gabe. Gazteak jaietan eta egun espezialetan alkohola edatera ohituta daude, ez dute kontrolatzen zer edaten duten, ezta zenbat eta batzuetan gehiegizko azukreak hartzen dituzte.

Berdina gertatzen da drogekin, kontrol gabe eta benetan zer kontsumitzen ari diren jakin gabe hartzen dituzte. Eta ondoren, gorputzak drogek eragindako efektuak jasan behar ditu. Egia da drogak eta alkohola noizean behin hartzeak ez duela ezer egiten, baina maiz hartzen badira, ondorio larriak ekar ditzakete.

Nerabezaroan gazteek jateari uzten diote konplexu fisikoak direla eta. Gazteek duten teoriaren arabera, gutxi janez bere irudiarekin hobeto ikusten dira eta normalean baino gehiago jaten dutenean  atzamarrak sartu beharra dute loditu egiten direla uste dutelako. Baina ez dira konturatzen ez jateak kalteak bakarrik ekartzen dituela? Jateari uzteak hala nolako ondorioak ekartzen ditu: bulimia, anorexia eta horiekin lotutako hainbat gaixotasun gehiago. Farmazeutikoek egindako ikerketek diote gero eta gazte gehiago gizentasuna eta horrek eragiten dituen arazoak, hala nola, diabetesa, hipertentsioa eta abar sufritzen ari direla.

Horrela, bada, osasuna ez zaintzea arazo handia da gazteen artean. Horri aurre egiteko konponbidea oso erraza da, osasunari kasu gehiago egiten eta hainbat bide jarraitzea da.
Lehenik eta behin, zer jaten duten, non eta noiz kontrolatu behar dute. Denetarik jan behar da, alegia: barazkiak, frutak, esneak, arraina, okela eta abar. Ezinbestekoa da ura edatea, dietetan espezializatuek diote 2 edo 3 litro hartu behar direla egunean. Saiatu behar gara jan orduetan bakarrik jaten, gosari fuerteak egiten, gutxi afaltzen. Eta jaten dituzten “comida basura” deiturikoa, murrizten. Hala eta guztiz ere, ez dezatela pentsatu ondo jatea asko jatea denik, gorputzak behar duena bakarrik jan behar da osasuntsu egoteko.

Ondoren, jaietan eta egun berezietan, edaten dutena eta kontsumitzen dutena kontrolatu behar dute, azukre gutxiago dituzten edariak, hartutako droga kopurua murriztu eta abar. Eta horretan nagusiek ere lagundu ahal diete. Pagarako diru justua emanez gero, ez dutela hainbeste kontsumitzeko dirua izango eta gutxiago kontsumituko dutela esanez. Bat nator ideiarekin, baina kontuan izan behar da  kontsumitu nahi duen gazte batek, pagatik aparte beste leku batetik ere dirua lortuko duela horretarako.

Bestetik, aisialdiko denbora ondo aprobetxatu behar dute gazteek. Gero eta gazte gehiago ordenagailu aurrean, telefonoarekin, telebista ikusten eta abar pasatzen dute aisialdiko denbora, kirola alde batean utzita.

Laburtuz, gazteek osasuna ez zaintzearen arazoaren konponbidea  gazteek beraien buruan eta osasunean gehiago pentsatzea da eta nagusiek osasuna zaindu behar den zerbait dela ikustera bultzatu behar dituzte gazteak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario