martes, 8 de noviembre de 2011

Alfred Hitchcock

Aflred Joseph Hitchock, zinema zuzendari eta ekoizle nagusia izan zen,thriller eta beldurrezko generoen lanen egilea.1899ko abuztuaren 3an, Londresen jaio zen eta 1980ko apirilaren 29an, Hollywooden hil zen.

Saint Ignatius collegen ikasi zuen, 16 urterekin ikasketak utzi eta empresa baten hasi zen lanean. 21 urte zituela, zinema munduan sartu zen, Donalp Crisp eta Hugh Ford zuzendari ospetsunekin batera gidoilari lanetan parte hartuz.1923an Graham Cuttsen zuzendariaren laguntzarekin Number 13 izeneko filma hasi zuen, baina filma bukatu gabe geratu zen.
Ondoren, 1925ean, Alaitasunaren lorategia filma egin zuen Munichen. Beranduago, 1929an Londresen, Inglaterrako lehen film soinuduna zuzendu zuen: Londreseko neskatila. Azkenik, lan gutxirekin, Hitchcock britaniarren ikono bihurtu zen eta bere ekoiztetxe propioa sortu zuen 1944an. 1948. urtetik aurrera bere filmen ekoizle bihurtu zen, 1950. urtetik aurrera ospetsu egin zen munduan.

 Hainbat sari irabazi zituen, hala nola; Urrezko Globoa Telebistako seri hoberenari eta Zilarrezko Maskorra, Donostiako Zinemaldian. Baina ez ziren sari bakarrak izan, gehiago lortu zituen lan gehiago egin ahala.

Arazo pertsonalen artean, ama hil zitzaion 1942ko irailaren 26an, ondoren urte bat geroago anaia hil zitzaion, William. Alfredek gizentasun arazoak zituen, 135 kilo pisatzen zituen eta hilabete gutxitan 40 kilo baino gehiago argaldu zituen.

Azkenik esan Alfred Hitchock zineman eta telebistan hainbat lan egin zituela, eta gaur egun arte gogoratzen dugula.

No hay comentarios:

Publicar un comentario