viernes, 30 de septiembre de 2011

Faraday-en biografia

   Michael Faraday 1791ko irailaren 22an jaio zen, familia apal batean. Aita errementaria zen eta hamar anai arreba ziren.

   Oraindik oso gaztea zela hasi zen koadernatzaile lanetan eta tailerretik inprimitu eta koadernatzeko pasatzen ziren liburuetako asko irakurri zituen. Laster hasiko zen zientzi hitzaldietara joaten eta idaztohar ugari hartzen. Ikerketa esperimentalei buruzko beraren koadernoak salgai daude oraindik Ingalaterrako liburudendetan.

  Faraday, zortzi elementu berri aurkitu izanagatik bere garaian ospe handiko kimikaria zen Humphrey Davy-ren laguntzaile izan zen. Hau hil ondoren, beraren postuan hasi zen 1829an. 1833an kimika irakasle izendatu zuten.

   Faraday-k elektrizitateak gai kimikoetan gauzatzen duen ekintzaren gainean lan egin zuen, eta elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri zituen. Bere legeak dio: Korronte induzitua fluxua aldatzen den arintasunarekiko eta induzituaren espira kopuruarekiko zuzenki proportzionala da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario