Michael Faraday 1791ko irailaren 22an jaio zen, familia apal batean. Aita errementaria zen eta hamar anai arreba ziren.
Oraindik oso gaztea zela hasi zen koadernatzaile lanetan eta tailerretik inprimitu eta koadernatzeko pasatzen ziren liburuetako asko irakurri zituen. Laster hasiko zen zientzi hitzaldietara joaten eta idaztohar ugari hartzen. Ikerketa esperimentalei buruzko beraren koadernoak salgai daude oraindik Ingalaterrako liburudendetan.
Faraday, zortzi elementu berri aurkitu izanagatik bere garaian ospe handiko kimikaria zen Humphrey Davy-ren laguntzaile izan zen. Hau hil ondoren, beraren postuan hasi zen 1829an. 1833an kimika irakasle izendatu zuten.
Faraday-k elektrizitateak gai kimikoetan gauzatzen duen ekintzaren gainean lan egin zuen, eta elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri zituen. Bere legeak dio: Korronte induzitua fluxua aldatzen den arintasunarekiko eta induzituaren espira kopuruarekiko zuzenki proportzionala da.
viernes, 30 de septiembre de 2011
jueves, 29 de septiembre de 2011
GENERADOREA
1819an Oerstedek , ikasleei zirkuito baten ezaugarriak azaltzen saiatzen ari zela, konturatu zen eroale bati iman bat hurbilduz gero, eroalean korronte elektrikoa sortzen dela. Orduan eginda zuen zirkuitoari bateria konektatu, eta inguruan zegoen iparrorratza bat-batean mugitu zen, zuzen harirantz begira. Bateria deskonektatu eta iparrorratza berriro perpendikular jarri zen korrontearekiko. Esperimentu hori bukatzerakoan, baieztatu zuen korronte elektriko batek eremu magnetikoa sortzen duela bere inguruan.
Elektroimanak Joseph Henry izenari lotuta daude. 1825an W.Sturgeon ingelesak, burdin hari bat bildu zuen ferra bat bezala tolesturiko burdin barra baten inguruan. Burdin harian zehar korrontea igarotzean, burdinak imanarena egiten zuen. Sturgeon-ek asmatutako gailuak estaligabeko kobreharizko kiribil batzuk zeuzkan, baiana oso ahula zen. Henrykek ondoren zeta-hariak erabili zituen kobre-hariak isolatzeko, 400 bira egin ahal izan zituen, askoz elektroiman ahaltsuago lortuz.
Faraday-ek eremu magenetiko batek korrontea sor dezakela deskubritu zuen egindako esperimentuagatik. Esperimentua egiteko bobina bat erabili zuen, bobinaren inguruan kablea jarri zuen eta kablari fluxu magnetikoa aldatu zion. Esperimentua egiten ari zela konturatu zen, kableak bobinaren inguruan zenbat eta buelta gehiago eman eta fluxu magnetikoaren abiadura gero eta handiagokoa izan korronte elektrikoa handiagoa izango dela eta hori da faradayen legeak esaten duena: korronte induzitua fluxua aldatzen den arintasunarekiko eta induzituaren espira kopuruarekiko zuzenki proportzionala da.
Indar batek imanak mugitzen ditu, imanaren mugimenduan energia zinetikoa dago eta energia zinetiko horrek bobinaren fluxu magnetikoa aldatzen du. Fluxuaren aldaketak elektroiak mugitzen ditu eta elektroiak mugitzerakoan elektrizitatea sortzen da. Imanak mugitzeko behar den indar hori zentral mota bakoitzak modu batera lortzen du: zentral termikoan, ura berotzean sortzen den presioaren indarra da; hidraulikoan, ur jauzian sortzen den indarra; nuklearrean, uranioak daukan erradiazioaren indarra eta eolikoan, haizearen indarra.
Eta hemen generadoreak nola funtzionatzen duen erakusten duen bideo bat:

Suscribirse a:
Entradas (Atom)