jueves, 16 de febrero de 2012

Bakailaoa Pil Pil erara

Bakailaoa pil- pilean bakailaoa, oliba olioa, baratxuri eta kaienako piperminak osagaitzat dituen euskal platera da. Prestatzeko buztin- kazola behar da gero bertan bero zerbitzeko.

OSAGAIAK
  • Bakailaoa, koipe gutxi eta proteina asko dituen arrain urdina.
  • Oliba olioa
  • Baratxuriak
NOLA EGIN: 
  1. Oliba olioa eta baratxuriak su txikitan jarri konfita daitezen.
  2. Gorrituta daudenean, sutatik kendu eta gorde.
  3. Olioa epel dagoenean, buztinezko kazola jarri eta bakailaoa jarri azala gora begira. Astiro- astiro egiten  utzi.
  4. Bakailaoa eginda dagoenean, olio apur bat kendu eta kazolari eragin bira- mugimenduak eginez; hau egin bitartean, lehenago kendu den olioa apurka- apurka bota, pil-pila eginda egon arte.
  5. Jakia amaitu eta dekoratu pipermin uztaitxo eta konfitatutako baratxuri aleekin.
ELIKADURA:

     Bakailaoa pil-pilean kaloria ugari dituenez, ez da gomendagarria pisu gehiegi dutenentzat. Bakailaoa baratxuri eta piperminak dituenez ez da beharrezkoa gatza botatzea, horregatik hipertentsiboentzat ez da gomendagarria.

Noizbait lagun talde bat etxera gonbidatu nahi baduzu, bakailaoa egitea gomendatzen dizut, Euskal Herrian tipikoa den platera da eta gainera erraza da egiteko. Lau pertsonentzako bakailaoa egiteko behar diren ezaugarriak hauek dira:
  •  Kilo bat bakailao
  • 0,5 pipermin
  • 0,5 l oliba olio
  • 10 baratxuri ale
Hemen bideo bat bakailaoa nola egiten den azaltzen duena:

martes, 14 de febrero de 2012

Hego Afrikako Apartheid

Apartheidea segregazio politika bat da, beltzak zuriengatik banatzen dituena. Segregazio politiko hau  kontinenteko Hego Afrikan kokatu zen eta 1948. urtetik 1990. urtearte 50 urte inguru iraun zituen.

Apartheid hitzak "arrazazko bereizketa" esan nahi du. Garazi luze horretan biztanle gehienak beltzak ziren, baina giza eskubideen murrizte larriak jasan behar izan zituzten.

Aparthaidea inposatu baino lehen Hego Afrikako parlamentuan zuriak parte hartzeko eskubidea zuten eta 1913. urtean lege batek 21 milloi acre mugatzen zituen lurralde indigenetatik.

Baina Afrikarrak ez ziren eskuak gurutzatuta ezer egin gabe geratu, 1912. urtean Congreso Nacional Africano (C.N.A) sortu zuten, egoeraren aurka egiteko.

Partidu Nationalak Aphartheid-a aurkeztu zuen hauteskunde programan 1948. urtean. Irabazi eta gobernuak imposatu egin zuen, 1980. urteraino iraun zuen.

Segregazio politika askorengatik kritikatua izan da, hainba sansio ekonomiko eragin ditu eta beste lurraldeengatik aldentzea ekarri du.

Apartheideko legeriak biztanleria hiru multzotan sailkatu zuen:

  • Zuriak
  • Beltzak
  • Koloredunak edo mestizoak
Ondoren Induak eta Pakistaniak bildu ziren beste multzo bat osatuz.

Gainera legeriak hainbat arau imposatu zituen. Biztanleria multzoak kokatu zituen, egin zezaketen lanetan jarri zien lanean, edukazio desberdina erakutsi zien multzo bakoitzari. Eta ez horik bakarrik, euren arteko harremanak debekatu zituen. 

Multzo ezberdinetakoak bateratu ez zitezen sistema bat zuten kontrolatu egiten zituztenak. Sistema horren bitartez kontrolatuta zeuden, eta euren kokagunetik irteten baziren sistema horrek abisatzen zuen.

Herrialde barruan hainbat instituziok eta organizaziok Apartheiden aurka borrokatzen zuten. Azkenean 1990. urtean legea erretiratu zen.



jueves, 9 de febrero de 2012

Eskoziak independentzia nahi du

 Erresuma Batua Europako ipar-mendebaldean kokatuta dagoen herrialdea da. Ingalaterrak, Galesek, Eskoziak eta Ipar Irlandak osatzen dute.

 Eskozia Erresua Batuko iparraldean kokatzen da, lurraldearen heren bat hartzen du eta 790 uharte baino gehiagoz osatuta dago. Eskozia duela 300 urte inguru batu zen Erresumara eta horrez gero Elisabet I.a Inglaterran da estatu burua.

Eskozia independiente izan nahi du. Alex Shalmond lehen ministroak ez ditu Erresuma Batuaren baldintzak onartu eta negoziatu beharko dutela esan du. Baina Eskozia independiente izatea Eskoziako Parlamentuak eta jatorriz eta bertan bizi diren eskoziarrak erabakiko dute. Galdera pare bat planteatu die Eskoziako Gobernuak eskoziarrei: Alde batetik, "- Eskozia herrialde independientea izatearekin ados al zaude?" galdera horri erantzuna emateko 2014ko udazkenean izango dute aukera. Eta bestetik, devo-mas delakoaren inguruan.

Eskoziaren istoriari erreparatuz: 1707.urtearte Eskoziako Erresuma independientea izan zen, data honetan Britania Handia sortzeko Ingalaterrarekin Batasun Agiria zinatu zuen. Baina gerra asko jasan zituzten independentzia lortzeko.

 Eskoziako independentzia gerrak XII. mende bukaeran eta XIV.mende hasieran Eskozia eta Ingalaterrako erresumaren artean gertatu ziren.

  • Lehendabiziko Gerra 1926an Ingalaterrak Eskozia inbaditu zuenean hasi eta Edinburgo- Northamptongo ituna sinatu zutenean bukatu zen. 1328. urte arte iraun zuen. Bertan protagonistak William Wallace, Adrew de Moray eta Roberto I.a Eskoziakoa izan ziren Eskoziaren alde eta Eduardo I.a Ingalaterrakoa Inglaterraren alde.
  • Bigarren Gerra 1332an ingelesen laguntzarekin hasi eta 1357. urtean bukatu zen. Bertan protagonistak David II.a Eskoziako eta Eduardo III.a Inglaterrakoa.
Gerra biak bukatu ostean Eskoziak independentzia mantendu zuen. Ondoren Erresuma Batuarekin batu eta orain independentzia nahi du.