jueves, 7 de junio de 2012

Pitagoras

  K.a 580- K.a 495 urte bitartean bizi zen Antzinako Greziako matematikari eta filosofoa izan zen. Hainbat asmakuntza egin ditu, baina Pitagorasen Teoremagatik da ezaguna. Hainbat arlo landu ditu, hala nola; astronomia, musika, erlijioa.

Astronomia
  • Lurra unibertsokoa zentroan aurkitzen zela esan zuen
  • Ilargiaren orbita lurraren ekuadorrera inklinatuta zegoela frogatu zuen
Musikan ere garrantzia izan zuen, eskala pitagorikoak bere izena darama. Gainera armonian legeak eta eskala musikala berak aurkeztu zuen.

Arimaren transmigrazioaren dotrina zabaldu egin zuen eta filosofian platonengan eragina sortu zuen.

Pitagorasen Teorema

"Hiruki zuzen baten katetoen karratua, hipotenusaren karratuaren berdina da". 

Matematikan hainbat gauzez ohartu zen:
  • Gorputzak solido perfektuak zirela
  • Triangelu baten barnealdeko angeluen batura poligono baten barneko bi angeluren baturaren bera dela.
  • Erroaren irrazionaltasunaz
  • Znbaki perfektuak eta lagunak 
  • Znbaki poligonalak




jueves, 31 de mayo de 2012

Sare Sozialak

Sare Sozialak web bidezko guneak dira, bertan bakoitzak bere profila egiten du bere datu pertsonalak eta bere gustuko jardueren informazioa sartuta.

Sare Sozialak lagunekin harremanak izateko, besteen argazkiak ikusteko, lagun berriak ezagutzeko eta abaretarako balio dute, hainbat abantaila dituzte. Baina desabantailak ere badituzte eta desabantaila horietatik larriena da; sare sozialak oso arriskutsuak direla.

Arriskutsuak dira alde batetik web orrian idaztzitako informazioa bertan gordeta geratzen delako eta bertatik ezin delako ezabatu. Bestetik informazio hori pribatua dela uste dugun arren, edozeinek lortu dezakeelako.

Zenbatetan entzuten dugu neska bat sekuestratua izan dela eta horren kausa sare sozialetan izandako harreman baten ondorioa izan dela? Gero eta gehiago entzuten dugu eta oraindik ez dugu erreakzionatu.

Egunero milloika eta milloika pertsonak erabiltzen dituzte sare sozialak. Horien artean erabilienak: Facebook eta Tuenti dira.

- Hau irakurri ostean pentsa ezazue: zenbatetan hitz egin duzuen ezaguna ez duzuen pertsona batekin?


martes, 22 de mayo de 2012

"Esperanza Aguirrek esan du Espainiako himnoa pitatzen bada partidua suspendidu egingo dela"


Esperanza Aguirre, Madrileko presidenteak esan du partidua suspendidu eta beste leku batean eta ate itxietan jokatu beharko zela, Espainako himnoa pitatua ez izateko. 

PP-koek  pitada posible baten kontzekuentziak aztertu egin dituzte eta adierazi dute Espainiako himnoa iraintzea delitu penal bat dela. Hori ekiditzeko egokiena partidua suspenditzea dela esan dute. 

Esperanza Aguirrek tolerantzia eskatu du, berak badaki partidua suspenditzea ez dela asko nahi dutena, baina egokiena dela esanez argumentatu du. 


Nire ustez ez da justua bere arazo bat tapatzeko polemika hau ezartzea. Ez nago batere ados egin nahi duenarekin, uste dut partidua denok ikusi eta gozatu nahi dugun zerbait dela eta horain dela denbora batetik ezarrita dagoen jarduera bat dela eta errespetatu egin behar dela. 

Hemen lortu dezakezue informazio gehiago:




jueves, 17 de mayo de 2012

La Ciudad De Las Bestias

La Ciudad De Las Bestias Isabel Allendek idatzitako nobela bat da, 2002. urtean publikatu egin zen eta Isabel Allendek gazteentzako idatzitako lehenengo nobela da. Isabel Allenden Las memorias de Aguila y Jaguar -en trigologian lehenengo liburua da.

Alexander Cold Californian bizi zen bere bi ahizpa txiki eta bere gurasoekin. Ama minbizia zuen eta Texaseko hospital batera eraman behar zutenez Alex Nueva York-en bizi zen Kate amamarekin pasatu beharko zuen denbora bat. Amama National Geographyrako erreportajeak idazten zituen eta oraingoan Amazonasera juan behar zuen pizti baten inguruan erreportaia bat idaztera, Alex berarekin eraman zuen.

Manaosera heltzerakoan Alex eta Kate-ek eurekin bidaiatuko zuten beste bidaiariak ezagutu zituzten, hala nola:  Cesar Santos guida eta bere alaba Nadia, Omayra Torres medikua, Tymothy Bruce eta Joel Gonzalez argazkilariak, Leblack antropologoa eta 2 soldadu, horiek artean Karakawe, herritarren babeserako departamentuan lan egiten zuena.

Bidaiariak ezagutu ostean Mauro Carias enpresaburu aberatsaren etxea bisitatu zuten. Mauro Cariasek Jaguar bat zuen etxean eta Alexek Jaguarrarekin harreman berezi bat zuela sentitu zuen. Bertan konturatu zen bere animali totemikoa Jaguarra zela.

Bidaia hasi zuten, ibaian zehar zindoazela indioek soldadu bat hil egin zuten. Lurrera heltzerakoan anakonda batek Joel Gonzalez argazkilaria erasotu zuen. Joel Gonzalez oso larri bidaiariak hutsi eta bueltatu egin zen.

Egun batzuk geroago Alex eta Nadia indioengatik bahituak dira. Indioek a El Ojo del Mundo deituriko eta Neblinako biztanleen bizilekura eramaten dituzte Nadia eta Alex. Bertara heltzeko hainbat sailtasun izan zituzten. Bertatik El Doradora joan ziren tribuko zuzendariarekin.

El Doradon Nadiak Neblinako indioak babesteko beharrezkoak ziren hiru arrautsak lortu zituen eta Alexek bere ama sendatzeko ura. El Doratik bueltatzerakoan bidaiarekin batu eta ikusitakoa kontatu zieten.

Eta hortik aurrera gertatutakoa jakin nahi baduzu irakur ezazu!

Nobela hau gustatu egin zait, deskribapen luzeak izan harren erraz irakurtzeko liburua da. Gainera abenturazko liburuak gustatzen zaizkidanez, nobela honek hainbat ekintza ditu. Nobelan hainbat gauza azpimarratuko nitzuke: Alde batetik, Alexek bere amarenganako maitasuna; Bestetik, bertako biztanleak babesteko Nadia eta Alexen lana.




martes, 15 de mayo de 2012

ATHLETIC 1997

1977. urtean Athletica "UEFA"ko finala jokatu zuen Torino- ko Juventus taldearen aurka. Joan eta etorriko bi partidu izan ziren, maiatzaren 4an Juventus -en kanpoan, Torino Statu Comunalean jolastu zuten eta maiatzaren 18an futboleko katedralean, gure San Mamesen.

Maiatzaren 4ko partiduan 54.800 espektadore izan ziren Stadioan partidua ikusten. Bertan Athleticak 1- 0 galdu egin zuen Juventusen aurka. Ezin izan zuen, Tardellik15. minutuan sartutako gola gainditu. Hurrengoak izan ziren partidua jolastu zutenak:

Juventusen taldean:    
1. Stoff
2.Cuccureddu
3. Morini
4. Scirea
5. Gentile
6. Furino
7. Benetti
8. Tarlledi
9. Causio
10. Boninsegna
11. Bettega



Athletic:
1. Iribar
2. Oñaederra                            
3. Escalza
4. Goikoetxea            
5. Gisasola
6. Villar
7. Irureta
8. Rojo
9. Churruca
10. Dani
11. Txetxu




Maiatzak 18an San Mamesen jolastu zen "vuelta". 39.700 espektadore egon ziren. Oraingoan Athleticek
2 -1 irabazi zuen. 11.minutuan Churrucaren gola eta 78.minutuan Carlosek. Juventusek ere gola sartu zuen, Bettegak sartu zuen 7.minutuan. Jokalariak ia berdinak izan ziren, zenbait aldaketa ere izan ziren. Adb: Athleticen Lasa Carlos Ruiz-egatik atera zen 67. minutuan.

Athleticek koparen zehar ekipo hauek gainditu zituen:

Lehenengo txandan, 32 talde zeudenean; Ujpest Dozsa 1 -5 Athletic
Bigarren txandan, 16 talde ; FC Basel 2 -4 Athletic
Hirugarren txandan, 8 talde ; AC Milan 4 -5 Athletic
Laugarren txandan, 4 talde ; FC Barcelona 3 - 4 Athletic
Bostgarren txandan, 2 talde RWD Molenbeek 2 -2 Athletic (kanpoko golek x2)
Eta finala Juventusen aurka.


Ikusi bideo interesgarri hau:



martes, 24 de abril de 2012

Love Actually


Inglaterrako komedia erromantikoa da, Richard Curtisek zuzendua. Produktoreen artean; Craig Amstrong -ek musika; Michael Coulter-ek  argazkiak; Nick More -ek montajea eta azkenik Joanna Johnstone -ek janzkera.
Hainbat aktore ospetsu parte hartzen dute bertan, hala nola:
- Hugh Grant
- Colin Firth
- Alan Rickman
- Emma Thompson
 - Keira Knightely
- Rowan Atkinson
 - Liam Neeson.



Lehenengo Britaniar ministroak (Hugh Grant) bere zerbitzariarekin maitemintzen da. Idazle batek (Colin Firth) konturatzen da bere neska laguna bere anaiarekin zerbait duela eta orduan Frantziara doa. Bertan bere asistenta berria (Luzia Moniz) ezagutzen du. Bitartean pozik bizi den emakume bat konturatzen da bere senarra bere lankide batekin engainatzen ari zaiola. Bitartean ezkondu berria den emakume bat, konturatzen da bere senarraren lagunik onena berataz maiteminduta dagoela. Alarguna den gizon batek 11 urte dun bere semeari neska bat konkistatzen laguntzen dio. Negu partean gertatzen da dena, filma rokero zahar baten aktuazioarekin bukatzen da.
Hemen duzue trailerra:


Film hau gustuko dut, alde batetik barregarria, dibertigarria eta atsegina delako. Gainera lagunekin ikusitakoa da eta izugarri dibertitu ginen film hau ikusten. Maitasunezko harreman ugari daude aktoreen artean, harreman bakoitza besteetatik desberdina. Noizbait lagunekin bazaude eta ez badakizue zer egin, bildu zaitezte film hau ikusteko, asko dibertituko zarete. 




jueves, 19 de abril de 2012

Aste Santua

Aste Santua kristau erlijioan, Erramu igandean hasten den eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da. Lau egun horietan Jesukristoren nekaldia eta piztuera ospatzen da.

Aste Santua baino lehen Garizuma ospatzen da eta garizuma pasioaren astearekin amaitzen da. Bertan eukarista eta ostegun santua ospatzen da.

Erramu Santua Aste Santuko lehen eguna da. Erramu igandeko ohitura moduan Euskal Herrian erramu adarrak eramaten dira elizara egun horren bedeinkatuak izan daitezen.

Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutzilkaketa ospatzen da. Hemen urrengo urteetako Ostiral Santuak:



Urteak   Datak                                                        
2000     Apirilaren 21a
2001     Apirilaren 13a
2002     Martxoaren 29a
2003     Apirilaren 18
2004     Apirilaren 9a
2005     Martxoaren 25a
2006     Apirilaren 14a
2007    Apirilaren 6a
2008    Martxoaren 21a
2009    Apirilaren 10a
2010    Apirilaren 2a
2011    Apirilaren 22a
2012    Apirilaren 6a
2013    Martxoaren 29a
2014   Apirilaren 18a
2015   Apirilaren 3a

Aste Santua kalkulatzeko arazo ugari izan dira historia zehar, horretarako sistema hau ezarri dute:
Funtzionamendua: a,b,c,d eta e letrak erabili dituzte. N eta M -ren orden 24 eta 5 zenbakiak esarri dituzte eta  A gauden urtea izango da.
a: A/19 ren hondarra
b: A/4 ren hondarra
c: A/7 ren hondarra
d: A/30 ren hondarra
e: (2b+4c+6d+N)/7 ren hondarra
d+e 10 baino txikiagoa bada paskuaren eguna martxoaren (d+e+22) izango da eta handiagoa apirilaren 
(d+e-9) izango da.